Inaugurazioa: Mari Terauchiren PARALLEL WORLD instalazioarena

Datorren ostiralean, azaroaren 3an, Mari Terauchiren Parallel World instalazioa inauguratuko dugu, 20:00etan.

Mari Terauchi, “Parallel world” (Japonia – Alemania)
Mundu paraleloak izeneko sailaren parte da lan hori. Kontzeptua da elkar ezagutzen ez duten pertsonak beti egongo direla harremanetan, elkar begiratzen dutelako: batek begiratu eta besteak begirada jasotzen du, eta alderantziz.
http://www.mariterauchi.com/

MEM jaialdiaren egitarauaren barruan dago erakusketa, eta Mongolia gunean ikusgai egongo da azaro osoan.

MEMek diziplinartekotasunaren alde egiten du, egitasmo hausleen bidez; izan ere, oso arrisku gutxi hartzen du sorkuntzak. Nazioartekoa eta bertokoa elkartzen ditu, parte hartzen duten artistek elkarrizketa emankorra izan dezaten.

Leave a Reply

Your email address will not be published.