Erakusketak

Miren Barrena

Geruzak

Geruza geologikoen irudikapen grafikotik abiatuz, liburu zientifikoen ilustrazioekin egiten dut lan, trazu, konposizio edo perspektiba bezalako baliabide grafikoak material eta prozedura desberdinekin gauzatuz(tinta Txinatarra, kakorratz-lana, collage-a…)

Hala, estanpatu eta ehunduraz osatutako mapak sortzen ditut, non interes estetikoa aurkitzen dudan. Mapa: irudia; ibilbide bisuala; lehenetsitako logika baten arabera dabilen  tramen jokoa. Gure gorputzarekin zeharkatzeko leku fisiko bat gorpuzten duen mapa. Alpinismoaren imajinariotik, karga emozionala duten familiako objektu batzuekin garatzen ditut ideia hauek: mapak, argazkiak, geologiako liburuak…

Miren Barrena

Mirenek Arteko gradua egin zuen Bilbon (2015-2019), diziplina guztietan arreta handia ipiniz.

Gorputza lan eragile eta motibo bezala ulertzen du, honen eta landutako materialen arteko lotura bilatuz.

Aldi berean, gorputza bihurrikatze eta oihaletako aireko akrobazien bidez lantzen du.

Gaur egun, hainbat erakusketa kolektibotan parte hartzen du eta arte garaikideko ikerkuntza eta sorkuntzako masterra ikasten ari da Bilbon.

mirenbarrena

 

 

Malek Sordo

“Ruminación” Malek Sordo 

Malek SORDO Tetuanen  jaio zen 1992an, eta Kordoba eta Granada artean bizi eta lan egiten du.
Malek SORDO Tetuaneko Arte Ederren Institutu Nazionalean graduatu zen 2016an, eta 2017an Artearen Produkzioa eta Ikerketa Masterra osatu zuen Granadako Arte Ederren Fakultatean.
Maleken lana hiru ikerketa esparruren artean kokatzen da: hizkuntza, mugak eta testuingurua.
Dadaismoa eta ready madea betidanik izan dira Maleken inspirazio iturri, eta hortik datorkio birziklapena erabiltzea instalazioak eraikitzeko teknika gisa.

Proiektu honetan, testuinguru desberdinetako (erlijiosoa, politikoa, soziala, artistikoa, etikoa…) ahozko diskurtsoan inspiratzen naiz, eta diskurtso bakarra erreproduzitzeak eta behin eta berriz kontsumitzeak dakartzaten egoeran zentratzen naiz, diskurtso horren zentzua, inpaktua edo eragina alda dezakeen horretan.
Hazi naizen testuinguru geo-historikoan, etxean, eskolan edo meskitan nengoela, eta baita zineman eta erakusketetan ere, jasotzeko, entzuteko eta ikasteko interesa izaten nuen beti, baina garai jakin batean, betidanik entzun dudan diskurtsoaren begizta errepikakorra sentitzean, intoxikatu izan banintz bezala sentitu nintzen, globoan hartzen nuen arnasa bezalakoa, beltza.

malek sordo

 

 

Alma de madera

ALMA DE MADERA

Diseinua eta altzari esklusiboko sorrera arretaz aukeratutako zuretatik abiatuz.
. Eskuz egindako fabrikazio prozesua.
. Akabera ekologikoak.
. 0 kilometroa.
. Lanak neurrira eta enkarguz.
. Profesionalekiko kolaborazioak (interioristak, arkitektoak, erakusleiho-apaintzaileak…).
. Kontaktua:

ihurtadobeobide@gmail.com

605 726 837

 

Pablo Gallo

MYSTIC PICNIC

Landako leku bakarti bateanotordua egiteko txangoa da piknik bat. Erakusketakoartelanekpiknikaren ideia hori hartu dute. Artelanetan zehar egiten den txangoa piknik mistiko bat da, herrikoia dena eta xamanikoa dena nahasten baititu. Artearen nozio iradokitzaileak elikatzen dituirudipenak, eta irudipen horietan egiten da ibilbidea.Kalean aurkitutako margolanak eta objektuak dira artelanetakoabiapuntuakbatzuetan, eta gero esku hartuta, haren memoriaren jabe egiten diraartelanak. Ekintza bat da sortzea, ekintza magiko bat, zerbait bilakatzeko ekintza bat.

 

Pablo Gallo  (A Coruña, 1975). Marrazkilaria, pintorea, ilustratzailea. Hainbat pintura-saria jaso ditu, eta 1995az geroztik, erakusketak izan ditu etengabe. Liburu hauen egilea da: Siete días en las siete calles (El Gallo de Oro, 2018), Libro de las Invocaciones (Reino de Cordelia, 2016), Dibujar en la oscuridad (El Gallo de Oro, 2016), Manual de ruleta rusa (Aristas Martínez, 2015), Hiperhíbridos (El Gaviero Ediciones, 2011) eta El libro del voyeur (Ediciones del Viento, 2010). 2014an, Comando psicograficobikote performatiboa osatu zuen. Bertan, begiak estalita marrazten du, egiten ari dena proiektatzen denbitartean; aldi berean, Iago Alvite musikariaren bat-bateko espektroak entzuten dira. Hainbat areto eta jaialditan parte hartu dute. 2005etik, Bilbon bizi da.

Pablo Gallo

MEM 2018

MEM 2018

MEM 2018ko kamiseta, 12 eurotan salgai Mongolian. Mawa Treseren diseinua.

www.musicaexmachina.com

www.festivalmem.com

Malomuymalo

WOMEN IN LOVE film mitikoa da MALOMUYMALOren hurrengo erakusketaren inspirazio-iturria. Ken Russell-ek zuzendu zuen, D.H. Lawrence-ren eleberrian oinarrituta.

Emakumeen erretratuak dira; erretratatu eta betikotu zituzten garaian, emakume horiek maiteminduta zeuden beste pertsona batzuekin, euren maskotekin, artearekin, euriarekin, janari beganoarekin, edo, zergatik ez?, denboran barrenako bidaiekin….

Eta MONOLOGIA GUNEra helduko dira (Aretxaga,2; Bilbo), ekainaren 7an, arratsaldeko 7etan. Uztailaren 21era arte egongo dira erakusgai.

Kolore askotako artelanen protagonistak izango dira emakume horiek, eta modaren eta artearen gune berezi honetan biziko dira, Julian Vallejoren irudimen pertsonalaren erretratuen bidez.

MALOMUYMALO arte-plataforma 2000an sortu zen, helburu honekin: hainbat sorkuntza-arlotako egitasmoak bultzatzea, pintura, argazkilaritza, literatura, diseinuko… artistekin eta sortzaileekin lan eginez.

Artearen, diseinuaren eta publizitatearen munduarekin estu lotuta daude Elena Ascarza eta Julian Vallejo, Malomuymalo-ko kideak. Interes berezia dute zineman, gastronomian, musikan Japoniako kulturan, eta horrek sarri isla izaten du haien sorkuntza-lanetan.

www.malomuymalo.com

Mikel Alvira

Sorkuntzaren esperientzia bat, erakusketa bat, natura-guneetan lortutako argazki-bilduma bat, eta giza arrasto bakarra: idazketa.
Azal gorrian idatzia, literatura-sorkuntzaren ekintza intimo bat den neurrian. Zeren tekleatzea baino askoz ere gehiago da idaztea. Zeren idaztearen prozesurik hunkigarriena da azalean idaztea. Zeren intimitate horren emaitza jasotzea da argazkian hura hartzea. Zeren sinergia sortzailean sinesten dute Mikel Alvirak eta Ingunn Vistek .

Alvira diziplina askotako sortzaile nafarra da, idazlea, poeta eta gidoigilea. Bilbon bizi da. Bere berbak paperaz harago doaz, nahiz eta hainbat nobela, saio eta poema-bilduma idatzi dituen. Artikulugilea eta komunikatzailea da; agertoki, pantaila eta hormetara heltzen dira bere esperientzia artistikoak.
Viste artista norvegiarra da, argazkilaria eta gehiago. Bordelen bizi da. Konposatzeko erreminta bihurtzen du bere begirada Vistek, eta hortik abiatuta, espazio eta giro berriak sortzen ditu. Emankorra eta esploratzailea. Banakako eta taldekako erakusketa ugari metatu ditu, eta kontrastea izan da denen ikurra.

Pati Duque

Irribarre jostagarri bat da Pati Duque (Valladolid, Espainia, 1977); berezko argiak lekuak bereganatzen dituen neon bat da. Bere dibertsio existentzialaren luzapena da bere lana, gertaerak gozatzen ditu-eta, bere iruditeria beterik dago-eta pozarekin eta gero eta ezagunagoak eta hurbilagoak zaizkigun agertokiekin.

Bere garaiko pintorea da Pati Duque: krisialdiarena, aldaketena, uste genuen inoiz amaituko ez zen feriaren dekadentziarena. Pintore valladolidtarrak bere inguruko garaia deskribatzen du.

Artista bat da: neonena, argia pintatzen duena, irudi ia fotografikoarena.

Behatzaile zorrotza, errealista eta figuratiboa. Ez du pintatzen ikusten duena bakarrik; ez da kopiatzailea, ezta pintzel-itzultzailea. XIX. mendeko erromantikoen pareko artista da: paisaiarekin nahasten da, eta bat egiten du feriarekin eta feriaren isiluneekin.

Alicia Sen
Komisario independentea

BIOGRAFIA
Valladoliden jaio zen, 1977an.
Ikasketak: ITA Hortofrutikultura eta Lorezaintza (UVA), Lorezaintza eta Paisajismo masterra (UPM) eta Parke eta Lorategi historikoen birgaitzen aditua (UPM).
Arte-prestakuntza, J. L. Rodriguez Posadasen estudioan, 2001az geroztik.

Talde-erakusketak:
CreaVa17. Valladolid. 2017ko martxoa
Gotele galeria. Madril. 2016ko maiatza.
‘CONVERGENCIAS’. El Carrusel. Valladolid. 2015ko abendua.

Banakako erakusketak:
“SANTOS NEONES”. La Atómica. 2016ko abendua.
Juan Raro. Madril. 2016ko abendua.
‘BRILLERIO’. Vinyl & Wine. Valladolid. 2015eko maiatza.
La Atómica. Valladolid. 2015eko otsaila.
Picnic. Madril. 2014ko azaroa.
Pigiama. Valladolid. 2014ko maiatza.
Rughara. Madril. 2013ko iraila.
Café Beluga. Valladolid. 2013ko ekaina.

Elkarlanak:
EL MEISTER-en ‘Bestiario’-ko artwork-a (Subterfuge, 2014).
CORIZONASen ‘NUeva Dimensión Vital’-eko azala (Subterfuge, 2016).

    I have read and accept the Legal Disclaimer