Nor garen

2014an, barne-diseinatzaile batek eta moda-enpresa bateko txikizkako kudeatzaile batek sortu genuen Mongolia gunea. Elkarren osagarri izan gara denda-kontzeptu berria sortzeko Bilbon; izan ere, modak, sorkuntzak, arteak eta diseinuak leku bereizia dute dendan.

Zelanbait, gure izaeraren luzapena da Mongolia gunea: gure estiloko arropa dugu, gustuko duguna eta ikusmenerako suspergarri zaiguna. Arropak konbinatzeko ezohiko modua dugu, eta nortasun bereiziak eratzen ditugu, horixe da gure ezaugarrietako bat.

Mongolia gunearen kontzeptua asmatu genuenetik, argi izan genuen erakusketei lekua egin gura geniela, arte-galerietako ateak zabalik ez dituzten artisten lana ikusarazteko. Horregatik, arteak toki bat du dendan: erakusketak zabaltzen ditugu bi hilik behin, eta elkarlanean gabiltza kultura arloko eragileekin, ekitaldietarako-eta.

Erre Sombrerería

Bilboko kapelagile handienetako bat ezagutu nuen, Bilboko erdialdean negozioari eutsi dion bigarren belaunaldikoa da kapelagile andre hori. Gerora sortu nuen nik halabeharrez Erre Sombrerería.

Kapelagileak gogo biziz eta maitasun handiz egiten du lan, eta hori muineraino sartu zitzaidan. Berak erakutsi dit modu tradizionalean egiten lan, bere amak egiten zuen bezalaxe: barrualdetik hasi eta azken jostura arte; oihalezko eskultura txikiak dira kapelak, eta ehundura, kolore, luma jakinek ematen diote emakumearen itxurari ukitu bereizia.

Mueble Verde

Altzariak eta dekorazio-artikuluak zaharberritu eta eraldatzen ditut, baita pieza bakanak eratu ere. Jasangarriak eta ekologikoak izatea da beti abiapuntua. Mueble Verde.