Ibilbidea Bilbo Zaharra

Auzogintza ere egiten dugu Mongolia gunean. Bilbo Zaharreko jarduerak barrutik bizi nahi ditugu: arte eta diseinuari lotuta, hemen garatzen diren proiektuak. Horrexegatik ikusgarri egin nahi ditugu jarduera, ekitaldi eta lantalde horiek, gure filosofiarekin bat egiten dute-eta.

Gure ibilbide berezia Bilbo Zaharrean:
[edge_custom_font custom_font_tag=”h2″ font_family=”Montserrat” font_size=”40″ line_height=”50″ font_weight=”600″ letter_spacing=”0″ text_align=”left” additional_effect=”with-color-palette” custom_font_wcp_items=”%5B%7B%22wcp_item_text%22%3A%22OKELA%22%2C%22wcp_item_bg_color%22%3A%22%23f29400%22%2C%22wcp_item_bg_height%22%3A%2230px%22%7D%5D” color=”#000000″]

San Frantzisko, 11. 48003 Bilbao

OKELA artistek sortutako eta kudeatutako irabazi asmorik gabeko espazio bat da. 2014ean zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sortzeko asmoz, arte esparru hurbileko hutsuneak  identifikatuz eta egiteko beste modu batzuk sortuz.

[edge_custom_font custom_font_tag=”h2″ font_family=”Montserrat” font_size=”40″ line_height=”50″ font_weight=”600″ letter_spacing=”0″ text_align=”left” additional_effect=”with-color-palette” custom_font_wcp_items=”%5B%7B%22wcp_item_text%22%3A%22SAREAN%22%2C%22wcp_item_bg_color%22%3A%22%23f29400%22%2C%22wcp_item_bg_height%22%3A%2230px%22%7D%5D” color=”#000000″]

Mariaren Bihotza plaza, 4. 48003 Bilbo, Bizkaia

Auzotarren topagunea da Sarean; adierazpide kultural guztiei dago zabalik, eta Espacio Plaza kultura-elkarteak kudeatzen du.
Aurrekarien sustraiak duela hainbat hamarkada eratu zituzten, eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako eragile sortzaile eta solidarioen harremanen emaitza da. Mariaren Bihotza plazan dute egoitza: Sarean.
Leku ludikoa da, esperimentaziorako eta pedagogiarako jaioa. Egitarau soziokulturala dute, auzotarrek diseinatuta. Taberna-jatetxea ere bada, eta auzoko kultura-dibertsitatearen isla da bertako janari-eskaintza.

[edge_custom_font custom_font_tag=”h2″ font_family=”Montserrat” font_size=”40″ line_height=”50″ font_weight=”600″ letter_spacing=”0″ text_align=”left” additional_effect=”with-color-palette” custom_font_wcp_items=”%5B%7B%22wcp_item_text%22%3A%22BILBAOARTE%22%2C%22wcp_item_bg_color%22%3A%22%23f29400%22%2C%22wcp_item_bg_height%22%3A%2230px%22%7D%5D” color=”#000000″]

Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo, Bizkaia

Bilbao Arte fundazioa produkzio-gune bat da artista profesionalen zerbitzura. Sortzeko lekua eta topagunea den heinean, Bilbaoartek bidea ematen du egitaraua zabala izan dadin: ikus-entzunezko proiekzioak, lantegiak, mintegiak, hitzaldiak, topaguneak, elkarrizketak, erakusketak; izaera publikoa du, eta herritarrei dago zabalduta.

[edge_custom_font custom_font_tag=”h2″ font_family=”Montserrat” font_size=”40″ line_height=”50″ font_weight=”600″ letter_spacing=”0″ text_align=”left” additional_effect=”with-color-palette” custom_font_wcp_items=”%5B%7B%22wcp_item_text%22%3A%22ALDAMA%20FABRE%22%2C%22wcp_item_bg_color%22%3A%22%23f29400%22%2C%22wcp_item_bg_height%22%3A%2230px%22%7D%5D” color=”#000000″]

Hiru zutabe plaza, 1/7. 48003 Bilbo, Bizkaia

Arte garaikideko galeria bat da, Bilboko Alde Zaharrean.

Eugenia Griffero Fabrek sortu zuen 2016ko maiatzean. Urte hartako irailean, María Gracia de Pedro batu zen arte-zuzendaritzara. Nazio barruko eta nazioarteko artisten erakusketak egiten ditu. Hala, erakusketa-formatu berrien alde egiten dute, eta hiriko arte-eszena aberastu.

[edge_custom_font custom_font_tag=”h2″ font_family=”Montserrat” font_size=”40″ line_height=”50″ font_weight=”600″ letter_spacing=”0″ text_align=”left” additional_effect=”with-color-palette” custom_font_wcp_items=”%5B%7B%22wcp_item_text%22%3A%22SC%20GALLERY%22%2C%22wcp_item_bg_color%22%3A%22%23f29400%22%2C%22wcp_item_bg_height%22%3A%2230px%22%7D%5D” color=”#000000″]

Gortea 4, ezkerreko lonja, 48003 Bilbo

SC Gallery + Art Management Gorte kalean dago. Sergio García Bayónek sortu zuen 2008an. Arte garaikidea sustatzen jarri du arreta osoa hasieratik.
Ekimen independentea da. Graffiti, street art, ilustrazio eta arte grafikotik datozen artista garaikideen lana erakusten du, hori da-eta galeriaren espezializazioa.
Arte publikoko proiektuak sustatzen ditu, esaterako, Eltono artistaren “Deambular eta Spy-ren “Piramide” lana Artiumen (Vitoria-Gasteiz); BLV Art Bilbao jaialdian, berriz, esku hartu du mural-sailen bidez. (Artistak: Aryz, Michael Gruziecki, Sixe Paredes, Eltono, SUSO33, Zoer, Velvet , etab.); ekimen guztiak ezin hobeto hartu dituzte hedabide espezializatuek zein herritarrek.

[edge_custom_font custom_font_tag=”h2″ font_family=”Montserrat” font_size=”40″ line_height=”50″ font_weight=”600″ letter_spacing=”0″ text_align=”left” additional_effect=”with-color-palette” custom_font_wcp_items=”%5B%7B%22wcp_item_text%22%3A%22GANBOA%20JEWELLERY%22%2C%22wcp_item_bg_color%22%3A%22%23f29400%22%2C%22wcp_item_bg_height%22%3A%2230px%22%7D%5D” color=”#000000″]

Aretxaga kalea, 5. 48003 Bilbo, Bizkaia

Maitena Ganboak bitxiak sortu eta eskuz egiten ditu Ganboa lantegi-erakuslekuan. Bitxi bakanak, desberdinak, nortasuna dutenak; itxura organikoak dakartzate gogora. Esklusiboak, delikatuak eta sendoak, inperfektuak eta perfektuak aldi berean. Gure gorputzarekin batzen dira, eta gure parte bihurtzen dira.

[edge_custom_font custom_font_tag=”h2″ font_family=”Montserrat” font_size=”40″ line_height=”50″ font_weight=”600″ letter_spacing=”0″ text_align=”left” additional_effect=”with-color-palette” custom_font_wcp_items=”%5B%7B%22wcp_item_text%22%3A%22XAKE%22%2C%22wcp_item_bg_color%22%3A%22%23f29400%22%2C%22wcp_item_bg_height%22%3A%2230px%22%7D%5D” color=”#000000″]

Bilbo Zaharra, 17. 48003 Bilbo.

Bilbo Zaharra auzoa biziberritzen laguntzeko proiektua. Plaza dugu bihotz, elkarlana taupada.

[edge_custom_font custom_font_tag=”h2″ font_family=”Montserrat” font_size=”40″ line_height=”50″ font_weight=”600″ letter_spacing=”0″ text_align=”left” additional_effect=”with-color-palette” custom_font_wcp_items=”%5B%7B%22wcp_item_text%22%3A%22CONSONNI%22%2C%22wcp_item_bg_color%22%3A%22%23f29400%22%2C%22wcp_item_bg_height%22%3A%2230px%22%7D%5D” color=”#000000″]

Mirasol Kondearen kalea, 13-LJ1D. 48003 Bilbo.

Consonni arte garaikideko ekoiztetxe bat da eta Bilbon 1996tik kokaturiko argitaletxe espezializatua. 20 urte baino gehiagoko esperientziakin, consonnik kritika gaur egun egiteko eta esfera publikoa sortzeko modu desberdinak erregistratzea proposatzen du, feminismoa ibilbide horri bezala hartuta, formatu kolektibo desberdinen bidez (proiektu artistikoak, saiakera-liburuak, podcastak…). ENPAP-a nazioarteko sareko bazkide fundatzaileen bat (for-a Public Art Producers European Network-eko) eta Sarean partaidea da.

[edge_custom_font custom_font_tag=”h2″ font_family=”Montserrat” font_size=”40″ line_height=”50″ font_weight=”600″ letter_spacing=”0″ text_align=”left” additional_effect=”with-color-palette” custom_font_wcp_items=”%5B%7B%22wcp_item_text%22%3A%22HISTERIA%20KOLEKTIBOA%22%2C%22wcp_item_bg_color%22%3A%22%23f29400%22%2C%22wcp_item_bg_height%22%3A%2230px%22%7D%5D” color=”#000000″]

Gorte Kalea, 30-32, 48003 Bilbo.

Histeria, arte-kultura eta transformazio sozialaren inguruan elkartutako emakumeen talde bat da. Ernatze kulturaletik eta Bilboko San Francisco auzotik #Karpinterian lan egiten dugu, bulego baten eta egongela baten arteko hibrido bat da, produzitu, lagundu eta adierazpen artistiko desberdinak erakusteko.